COVID-19 koronabirusak eragindako osasun-larrialdiko egoerari aurre egiteko martxoaren 14ko
463/2020 Errege Dekretuaren bidez deklaratutako alarma-egoerak administrazio-epeak etetea
ekarri du, hautaketa-prozedura honetarako ezarritako eskabideak aurkezteko epea barne. Era
berean, kontuan hartuta alarma-egoera luzatu egin dela eta gisa honetako prozedura batean
mantendu behar den osasun-segurtasuna uneoro bermatu beharrekoa dela, 2020ko apirilaren 8an
oposizio-faseko lehen probaren data atzeratuko zela iragarri zen (proba hori 2020ko ekainaren
20rako aurreikusita zegoen).
Azken batean, egungo egoerak EPE hau garatzeko aurreikusitako egutegi osoa atzeratzea
dakar, 2020ko apirilaren 29tik maiatzaren 11ra bitartean aurreikusita zegoen programazio
didaktikoa eta merezimenduak justifikatzeko dokumentazioa entregatzeko epea barne.
Hezkuntza Sailaren web orrian emango da data eta epe berriei buruz hartzen diren erabakien
berri, betiere egungo osasun-krisiaren bilakaeraren arabera.
Gasteizen, 2020ko apirilaren 17